URTARRILAREN 9an MANIFESTAZIORAT DEITU DU ETXERATEK


Etxerat-ek agerraldia egin du Sare eta Bagoaz plataformek urtarrilaren 9rako euskal presoen eskubideen alde deituriko manifestazioetara joateko eskatzeko: "Ez gara kartzelan dauden 407 pertsonengatik, ihesean dauden pertsonengatik, eta haien senide zein lagunen eskubideengatik manifestatuko soilik. Gure eskubideen alde ere aterako gara kalera. Haiei zein senideei ukatzen dizkieten eskubideak ere gureak direlako. Hor datza gure aldarrikapenaren garrantzia. Dagokiguna delako eskatzen duguna".