Larunbatean, negu giroko eguraldiarekin Bertako haziaren eguna egin zuten Erratzun. Modu horretan goizeko 10:30tarako Etxelebertzeko elkartearen gerizpean hazien mahaia paratu zuten: banabarra, tomatea, kalabaza, artoa... eta, horiek trukatzeko aukera izan zen.
Ondotik Jakoba Errekondoren mintzaldia etorri zen. Ordurako Etxelebertzeko goitiko solairua jendez bete zen eta giro berotu, nahiz kanpoan hotza eta alimaleko haize erauntsiak ari. Harat hurbildutakoek usurbildar nekazal ingeniariaren Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena interes biziz segitu ahal izan zuten. Mintzaldia Josetxo Apezetxea erratzuarrak aurkeztu zuen eta liburua argitaratu duen ARGIA astekariko Mikel Asurmendik ere hitza hartu zuen. Jakoba Errekondok baratzearen eta baratzegintzaren garrantzia aipatu zituen eta, pittanakapittanaka, bere komunikazioarako dohaiaz baliaturik liburuaren barrenkiak aletu. Elikaduraren gaineko kezka eta, hortaz, baratzegintzarena, bizimodu osasuntsu eta hobeago baterako erdigunean paratu zituen.
Gaurgero badira urte batzuk Baztan aldean Bertako haziaren eguna egiten dena. Aurtengoa Erratzuko kultur elkarteak eta Hazitik Hoziek antolatu dute, Erratzuko Etxelebertz elkartearen eta Erratzuko herriaren laguntzarekin.