HELDUENDAKO HEZKUNTZA BIGARREN URTEZ LEKAROZKO INSTITUTUAN

Zure ikasketak akitu gabe utzi zenituen? Oposaketa edo lan arloan gutxieneko ikasketak eskatu dizkizute eta ez dituzu? Bertzelako arrazoiak zirela eta DBH titulurik gabe geratu zinen?

Galdera horiei BAI erantzuten dutenendako bideratua, Lekarozko institutoan 2016-2017 ikasturtean helduendako hezkuntza zerbitzua eskeiniko dute.  da eta DBH titulua eskuratzeko balio du eta martxan paratuko da guttienezko taldea sortzen bada.
Aurtengo ikasturtean (2015-2016) eskeini da lehendabiziko aldiz zerbitzu hau eskualdean eta berriz aurrematrikula egiteko garaia ailegatu da. 
Interesa duen guziak Lekarozko Institutuan eskatu beharko du informazioa, bulegoetan edo telefono hontarat deituz; 948581803. Bulego ordutegia: astelehenetik ortziralera 8:00-15:00, asteartean 18:00ak arte.

Martxoaren 11an akituko da aurrematrikula garaia.