ZALAIN TRANSFORMADOSEKO LANTEGI BATZORDETIK IRITZI PUBLIKORA

Zalain Transformados, Zalain Zoko Z/G Lesakan Nafarroan kokatuta eta Condesa taldearen barruan kokatuta, 350 langileko enplegu zuzenaz osatuta dago.

2014ko Martxoan Zalaingo zuzendaritzak diruzaintza tentsioak zirela eta erran zigun lehengaiaz hornitzeko arazoak zeudela jakin arazi zigun, epe motzera arazoa konponduko zela erraten zigun bitartean.

Urtarrilean Zalaingo zuzendaritzak jakin arazi zigun 15. paga ordaintzeko diru nahikorik ez zela egonen.

Urtarrilaren 11ean Zalaingo langileok langile batzar orokorrean bilduta 4 orduko lanuztea deitu genuen urtarrilaren 18rako baldin eta Zalain Transformadosek ez bazuen zor zuen dirua ordaintzen; hau da, aparteko ordain-sari baten %75 eta bertzearen osotasuna.

Zalaingo zuzendaritzak bertze pagaren %25-a ordainduko zutela jakin arazi zigun, eta urtarrilaren 22an ordaindu zuen.

Honi, Europako konpetentzia batzordearen ebazpena gehitu behar zaio non Condesaren oinarria den Bagoetak ArcelorMittal eta bankuei bere lantegi batzuk saltzeari oniritzia ematen zaion. Asturias, Castellon eta Gasteizko inoxidable salmenta akordiotik kanpora gelditu egiten dira.

Gaur egun oraindik, ziurgabetasuna nagusi da, eta Zalain Transformadoseko langileok ez dugu zor zaigun dirurik kobratu eta hor idela eta mobilizazioekin jarraitzen dugu.

Hori dela eta heldu den ortzegunerako 4 orduko lan uzteak deitu ditugu eta mobilizazio bat eginen dugu 11etan Zalain transformados lantegitik abiatu eta Berako Eztegara karrikan dagoen Santander bankura joanen gara protesta moduan eta gure arazoa gizarteratzeko.

Mezu honekin eginen dugun mobilizaziora deitzen zaitugu interesa izatekotan bertaratzeko. Komitekoordezkariekin hitzak egiteko aukerak ere egonen lirateke.