BAZTANGO EGITARAU BATERATUA AURKEZTU DUTE

Aste santu egunetarako Baztango egitarau bateratua aurkeztu zuten atzo Udaletxean.  Joseba Otondo eta Florentino Goñi Udal ordezkariekin batean Maider Sobrino (Bertan), Lurdes Mariezkurrena (Baztango nekazari produktore-transformatzailea), Pello Iriarte (Hazitik Hozie) eta Marian Zestau (Cederna-Garalur) ziren.
Prentsa agerraldian agertu zuten bezala, Baztango elkarte eta talde desberdinen lana eta udalaren ekarpenarekin, Baztango arlo desberdinetatik landu nahiko zuten tokiko garapena eta turismoa. Bertan errandakoa hemen.

EGITARAUA:

Martxoaren 24 eta 25ean

  • Baztango artesauen azokoa Elizondoko plazan. 10:30tik 20:00rat. 
  • Bertan elkarteko saltokiak Elizondoko behitiko karrikan 10:00tik 20:00rat.
  • Bertanek antolaturik karrika animazioa: trikitixa, buru-handiak, ipuin-kontalariak…
Martxoaren 25ean,

  • Baztango nekazari produktore-transformatzaileek Baztango produktuen dastaketa eskainiko dute. 19:00tan udaletxeko arkupean. Dastaketarako tiketak egunean berean artisauen azokan 5 euroan erosten ahalko dira.
Apirilaren 1ean,

  • Udalak eta Garalurrek antolaturik udaberriko feria.
  • Bertanek antolaturik Baztango elikagaien ibilbidea 13 saltoki eta 8 ostatutan.
Apirilaren 2an,

  • Udalak eta Garalurrek antolaturik elikagaien eraldaketa esperientziei buruzko egun osoko jardunaldia Elizondon.
Apirilaren 3an,

  • Elizondoko musika bandak eta Baztango dantzariak taldeak antolaturik ikusgarria Elizondoko plazan.
  • Udalak antolaturik fruta-arboletan ilargiak duen eragina eta fruta-arbolen txertaketari buruzko ikastaroa.