ELKARRETARATZEA EGIN DUTE GAUR GOIZEAN PARLAMENTUAREN AITZINEAN
Data:
Lortu esteka
Facebook
X
Pinterest
Helbide elektronikoa
Beste aplikazio batzuetan
Aroztegia eta gero zer? plataformak deitua, elkarretaratzea egin dute gaur goizean Nafarroako Parlamentuaren aitzinean Palacio de Arozteguia S.L enpresa sustatzaileak lan saioa zuela probextuz. Enpresak Aroztegiako proiektua parlamentarioei azaltzeko joan dira eta tarte hortan plataformak mafia talde baten gisa parodia egin dute, "el padrino" filmaren musika erabiliz: "gure aitetxi eta amatxiek uztitako Baztan maite dugu, horregatik bizi gara Gorraizen" eta holakoak entzun ahal izan dira bertan.
UGPSa gelditzeko eta herri galdeketa egiteko eskatu du plataformak lan bilera egiten zen bizkitartean. Konparezentzia: (3. minutuan hasten da)