AROZTEGIARI BURUZ GALDETZEKO AUKERA IREKI DU erran.eus-EK

Aroztegia proiektuaren inguruan zerbait galdetu nahi diezu?



Baztango bortz udal taldeek Aroztegia proiektuaren inguruko zure galderei erantzunen diete erran.eus-en. Zu izanen zara kazetaria eta zuk erabakiko duzu zeini egin nahi diozun galdera. Joseba Otondo alkatea (EH Bildu) eta Begoña Sanzberro (UPN), Ruben Ziganda (Geroa Bai), Florentino Goñi (Ezkerra) eta Alejandro Martin (Baztan Auzolanean) zinegotziak zure galderen esperoan egonen dira.
Bidali galderak ortzegun honetarako, apirilak 21, eta apirilaren 29tik aitzinera zuen galderen erantzunak argitaratuko ditugu. Galdera bidaltzerakoan zehaztu zein udal ordezkariri egin nahi diozun galdera.
Noiz: 2016-04-19 09:34