Baztanen, zorionez, elikagien eraldaketan ari diren iniziatibak baditugu, baina gehiago behar ditugu. Elikagai produktuen balio erantsia hemen gelditzea lortu behar dugu eta, horretarako produkzio eta eraldaketa katea Baztanen egiteko egiturak sortu behar dira. Udalak bere aldetik bakarrik ez dezake egin. Horretarako guzti honetan ari nahi duten baztandar antolatuak behar ditugu, beraien eraldaketa proiektuak egiteko eta denen artean beharrezkoak diren eraldaketa egiturak egiteko.
Horretarako konpromisoak eta konplizitateak behar dira eta bide horretan ere, lana egin behar da. Argi da borondatearekin bakarrik ez dela aski. Nafarroako Gobernutik elikagaien eraldaketa ttikia bulkatzeko laguntzak behar dira: arauak moldatu, finantziazioa erraztu, aholkularitza eman...
Landa eremuak biziarazteko eta tokiko ekonomia indartzeko nahi eta nahiezkoa da. Elikagaien eraldaketa lehen sektorea bizkortzen eta aldatzen lagundu beharko luke. Orain artioko politikek sektorea gainbehera ekarri dute, etorkizunik ez duen eredua inposatu dute. Beharrezkoa da ekonomikoki eta sozialki bideragarri den eredua sortu eta administraziotik bulkatzea. Eredu horren barnean, elikagaien eraldaketa toki garrantzitsua du. Lotu gaitezen lanari.