Euskal Herriko itzuliko atzoko etaparen akaberan Aroztegiko proiektuaren salaketa podiumerat eraman zuten. Bi pertsona Manu Aierdi ekonomia gaietarako lehendakariordearen ondorat “Aroztegia pelotazo urbanistikoa, Geroa Bai arduradun” kartelarekin hurbildu ziren. Segurtasuneko arduradunek kanporatu zituzten. Halaber, etaparen akabera aprobetxatuz bertze talde batek podiumaren aitzinean Aroztegiko proiektua salatuz pankarta handia hedatu zuen.
Bertzalde, denen harridurarako, podiumeko gonbidatu berezien eremuan Salvador Urbistondo Aroztegiko promotorea zegoen, nahiz inork ez ulertu pertsona honek itzuliareki duen harremana.