HELDUEN HEZKUNTZA: DBH TITULUA ESKURATZEKO AUKERA

Prentsaurreko baten bidez, helduek DBH titulua ateratzeko aukeraz solastu ziren joan den egunean egindako aurkezpenean. Udal, gizarte zerbitzu  eta Institutuko ordezkariek erran zutenez, joan den urtean, Baztango, Malerrekako,  Bortzirietako eta Bertizaranako Udalek, Gizarte Zerbitzuen bitartez, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean, eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean jartzea lortu zuten. Aurten bigarren aldiz gauza bera egin nahi dute, ikasketak akitu gabe utzi zituzten herritarrei aukera emanez: 18 urtetik goitiko herritarrei zuzendua da, doakoa eta hezkuntza sare publikoaren bitartez. 

Dei egin dute 2016-2017ko ikasturtean DBH-ko tituloa eskuratzeko taldean izena ematera, apirilaren 29a baino lehen, Lekarozko institutuko bulegoetara deituz (948581803) astelehenetik ortziralera 8:00etatik 15:00etara eta asteartean 18:00ak arte.
Honen inguruko informazio zehatzagoa emateko eta herritarren zalantzak argitzeko gaurtik aitzin Baztango herri guztietan batzar informatiboak izanen dira: 
  • Almandozen: apirilaren 12an, asteartea,  17:00etan
  • Berroetan: apirilaren 12an,   18:00etan
  • Anizen: apirilaren 12an,   19:00etan
  • Oronozen: apirilaren 13an, asteazkena,  17:00etan
  • Arraiozen: apirilaren 13an,   18:00etan
  • Iruritan: apirilaren 13an,   19:00etan
  • Zigan: apirilaren 14ean, osteguna,  17:00etan
  • Lekarozen: apirilaren 14ean,  18:00etan
  • Gartzainen: apirilaren 14ean,  19:00etan
  • Amaiurren: apirilaren 19an, asteartea,  17:00etan
  • Azpilkuetan: apirilaren 19an,  18:00etan
  • Erratzun: apirilaren 19an,  19:00etan
  • Arizkunen: apirilaren 20an, asteazkena,  17:00etan
  • Elbeten: apirilaren 20an,  18:00etan
  • Elizondon: apirilaren 20an,  19:00etan