LARUNBATEAN KANTU JIRA ELIZONDOKO KARRIKETAN BARNA



Kerizu Beretik egitasmoak antolatua, ekitaldi desberdinak izanen dira ondoko asteburuan. 

LARUNBATEAN Kantu jira izanen da Elizondoko Koro Txikia, Gaztelua, Xumela, Olagarro eta Montexio abesbatzekin. Porrotx pailasoa izanen da bertan ere bai. Kantatzerat animatu nahi izan dute jende guzia, izanen den kantutegia ezagunarekin denen ahotsek bat egin dezaten: kantutegia
Hitzordua MERKATUZELAIan 12:00etan

IGANDEAN berriz Amaiurren eginen dute ekitaldia:
  • 10:30ean Amaiurko errotatik  hasita, bisita gidatua Ixabel Alemanen eskutik
  • 11:45ean Herriko ​etxeko gaineko ostatuan salda eta txistorra
  • 12:30ean txistulariekin eta nahi duten herritarrekin kalejiran Gaztelura iganen dira