LARUNBATERAKO DEIALDIA GOGORATU DU" AROZTEGIA ETA GERO ZER?" PLATAFORMAK

Aroztegia eta gero zer? plataformak prentsaurrekoa egin zuen atzo atsaldean, larunbaterako manifestaziorat deialdia eginez eta herri galdeketarako sinadura bilketa gogoratzeko: 

Denek dakizuen moduan, apirilaren 23an atsaldeko 17etan,  manifestazioa izanen da Elizondon,  Aroztegiako UGPS-a gelditzeko eta Baztango herritarren erabakia errespetatua izan dadin eskatzeko.

Behin eta berriz erran dugun bezala, ez dugu Nafarroako Gobernuak UGPS bidez egin nahi digun inposaketa hau onartzen eta egitasmo urbanistiko honen aitzinean baztandarrok dugun iritzia zein den jakiteko beharra ikusten dugu, demokraziaren beharra ikusten dugu, herritarron tenorea da!

Horregatik, larunbat hontan ozen aldarrikatuko dugu Elizondoko karriketan, baztandarron  iritzia jakiteko eskubidea dugula eta gehiengoaren iritzia errespetatua izateko eskubidea dugula.

Anitz dira manifestaziorako atxikimendua eman diguten norbanakoak, (600 baino gehiago momentu hontan) eta anitz dira modu berean elkarteak, taldeak, alderdi politikoak, sindikatuak etabar.
Horren adibide gisa ondoko zerrenda hau aipatuko dugu:
·         ELA sindikatua (Baztan-Bidasoa)
·         LAB sindikatua (Baztan-Bidasoa)
·         EHNE Nafarroa
·         Zabaldi elkartasun etxea (Iruñea)
·         Emagin elkartea
·         (H)ilbeltza elkartea
·         Jo ala jo kultur elkartea
·         Baztango Gazte Asanblada
·         Baztandarren Biltzarra elkartea
·         Aldude mendiko koordinakundea
·         Plazara dantzara herri ekimena
·         Baztandarrak Dantza Taldea
·         Baztango Bilgune Feminista
·         Baztango Sortu
·         Baztango Ezkerra
·         Izquierda-Ezkerra (Nafarroa)
·         Baztango EH Bildu
·         EH Bildu (Nafarroa)
·         Podemos-Ahal dugu (Nafarroa)

Lurra defenditu nahi baduzu, demokrazia partehartzaile baten alde bazaude, euskeraren arnasguneak babestu nahi badituzu, espekulazio inmobiliariorik gabeko Baztan bat nahi baduzu, badakizu! Etorri larunbatean gurekin aldarrikatzera: AROZTEGIAKO UGPS/PSIS GELDITU! HERRIARENA DA HITZA HERRIARENA ERABAKIA!

Akitzeko, Baztandar guztioi oroitarazi nahi dizuegu Baztango Udalean zuen sinadura eman dezakezuela herri galdeketa egin ahal izateko. Momentu hontan 500 herritar inguruk sinatu dute eta hortaz 200 sinadura inguru falta zaizkigu. Anima zaitez! Astetartez 9:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.


Bertzerik gabe mila esker etorri zareten guztiei eta larunbatean Elizondon ikusiko dugu elkar!