AROZTEGIAKO PROIEKTU ESPEKULATIBOARI AIERDI LEHENDAKARIORDEAK ADIERAZITAKO BABESA KRITIKATU DU EH BILDUK
Baztanera egindako bisitan Manu Aierdi Nafarroako lehenadakari ordeak egindako adierazpenak salatu nahi ditu EH Bilduk. “Aroztegiako PSIS-a hasieratik gaizki jaio zen egitasmoa da, funtzioetan zegoen gobernu batek onartu baitzuen Baztango udalari dagozkion eskumenak urratzeko asmoarekin” adierazi du Adolfo Araizek, EH Bilduko parlamentuko parlamentariak. “UPNren pozoindutako herentziaren beste parte bat dugu Aroztegiakoa. Lehendakariordeak nahi ala ez, etxebizitzen eraikuntzarako negozio bikaina topatu dute Aroztegian egindako lur sailen errekalifikazioarekin”.
Nafarroako Gobernuaren iritzia eta bere alderdiaren iritzia nahastu ditu Aierdik, EH Bilduren ustez. Ezin da onartu Aierdi lehendakariordeak proiektu espekulatibo honi ematen dion babesa, aldaketaren gobernua sustengatzen dugun lau indarron jarrerarekin nahastea.
Aierdik eskatzen duen ikusmira argi du EH Bilduk: zonaldeko beste eragileek bezala, babesa erakusten diogu Aroztegiako proiektu turistikoari, bainan erabat kontra gaude, proiektu horrekin batera sartu nahi duten asmo urbanistikoarekin. “Ez gaude promozio turistikoaren kontra” adierazi du Araizek “bainan ezin dugu onartu UPNk egindako errekalifikazio ad hoc bat onartu, pelotazo urbanistiko berri bat babesteko”
“Ez dugu ulertzen, zergak Nafarroatik kanpo ordaintzeko asmoarekin SICAV batean bere etekinak sartuta dituen enpresariei horrelako babesa ematea” gaineratu du Adolfo Araizek, “ez ditugu nahi paradisu fiskaletara jotzen duten enpresari hauek, Aldaketaren Gobernuak, praktika ilun hauei zergak igotzea erabaki duenean”.