Heldu den ekainaren 5ean ingurumenaren eguna dela aitzakiatzat hartuz, ekainaren 4an larunbata, herri guztietan GARBIKETA AUZOLANAK eginen ditugu. Goizeko 9etan herrietako plazetan (bakoitza bere herrian) elkartuko gara eta hemendik herri bakoitzak erabakia izanen duen puntua edo puntuak garbitzeari ekingo diogu. (Xoko konkretuak, herri inguruak, erreka bazterrak...)
Ekintza honen helburua bikoitza da: alde batetik, erran bezala gure bazterrak garbitu nahi ditugu baino hau baino aise garrantzitsuagoa ikusten dugu jendea sentsibilizatzea eta etorkizun hurbil batean ingurumenari egiten dizkiogun eraso hauek murriztea. Hala bada, arras garrantzitsua da perezak utzi eta garbiketa honetan ahalik eta jende gehien elkartzea eta egiten dugunaren berri ematea.