HERRITARREK BABESA ERAKUTSI DIETE PALACIO DE AROZTEGUIA S.L.k SALATUTAKO BAZTANDARREI



100 pertsona inguru bildu da gaur goizean bake epaitegiaren atean, han egin duten kontziliazio saioan babesa agetzeko kereilatutako zazpi baztandarrei.

12:30ak pasa sartu dira denak bake epaitegian eta bertan enpresaren izenean ziren legelariek kalte ordainaren eskaerak berretsi dituzte. Salatuek bertze aldetik beren errugabetasuna aldarrikatu dute.


7 baztandarrek ateratzean adierazpenak egin dituzte, Palacio de Aroztegia S.L. enpresak jarritako kereila salatuz. Zigor kereilaz aparte, 50.000 € eskatzen die bakoitzari, prentsaurreko batean egindako adierazpenengatik. Beren burua berretsi dute, kalterik ez zutela egin adieraziz eta jokabide hau beldurra sartu eta herri galdeketa trabatzeko dela adieraziz. Gatazka soziala sortu duen proiektua dela argi ikusten dela erran dute, eta herritarren kezka eta interesak defendatzeagatik jazartuak izan direla salatu.

Bertzetik, asteartean Manu Ayerdik Aroztegian egindako adierazpenei buruz gaizki ikusi dute herritarrek aukeratutako ordezkari batek interes orokorren gainetik, bere ingurukoen interesen alde egitea: ez zuen hiz erdi bat ere egin Aroztegiako afera kudeatzeko moduak ekarri duen gatazka sozialari buruz. Hori gutxi balitz, proiektua berea izanen balitz bezala saldu zuen, bertaratutakoei entzun gor eginez. ADIERAZPEN OSOAK HEMEN


Ondotik Lekarozko alkatea Miren Meokik adierazpenak egin ditu Manu Ayerdik herri galdeketaren tenorea pasatu dela erran zuenari erantzunez. Azaldu du Lekaroztarrek 2009an argi eta garbi ezetza eman ziotela proiektuari herri galdeketa baten bidez. Ondotik proiektua aitzin egiteko prozesua azaldu du: proiektu ilegala, UGPS, errekerimenduak eta horren ondotik Lekarozko herriak egindako batzarrean ahrtutako erabakia: Egoera honen aitzinean eta UGPSarekin Baztango Udalari ere bereak diren konpetentziak kendu dizkiotela ikusirik, (...) baztandarren hitza entzun nahi dugu eta honi Lekarozko herriaren hitzari eman zaion zilegitasuna baino gehiago ematea gustatuko litzaiguke. Proiektu hau gure herrian egitea onartuko dugu Baztandarren gehiengoak hala nahi duela erraten badu, baina ez dugu inposaturiko proiektu baten “biktimak” izan nahi. Zergatik izua herritarren iritziari?