AROZTEGIA: NONDIK ETA NORA

2003an Hotela egiteko baimena eman zitzaien eta ez zuten egin.


2008. urtean Palacio de Arozteguia S.Lk proiektu berri bat aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuan UGPS/PSISa bezala tramitatzeko. Proiektu honek lur ez-urbanizagarri ziren 46 hektarearen birkalifikazioa suposatzen zuen 252 etxebizitza, hotela eta golf belagia egiteko. Nafarroako Gobernuak baimena ukatu zien.

Lekarozen 2009an egin zen herri galdeketan lurren birkalifikazioari  %67ak  ezetza eman arren, udalak proiektuari baimena eman zion. Aroztegia…eta gero zer? Plataformak helegitea sartu zuen eta epaitegiek proiektua gelditu zuten legez kontrakoa zelakoz.

2014an berriz Nafarroako Gobernuak , enpresa pribatu bati proiektua UGPS/PSISa bezala tramitatzea onartu zion. Baztango Udala zein Baztango Batzar Nagusiari eskumenak kenduz. INPOSIZIO NABARMENA.

2011-2014 legealdian Udalak enpresari hotela, golfa eta apartamentu turistikoak bakarrik egitearen proposamena egin arren ez zuen onartu. Argi gelditu da behin eta berriz Aroztegiako proiektua EZ  DELA PROIEKTU TURISTIKOA, PROIEKTU URBANISTIKOA DELA.

Nor dago proiektu honen gibelean?  INMOBILIARIA CAIXA GALICIA, Caixa Galiciaren arlo urbanistikoa. Diru publikoarekin erreskatatutako bankua, 9.000 milloi euroko erreskatea jaso zuen. Bertzalde  SICAVen (zergak ez ordaintzeko osatutako enpresak) partaide diren enpresari baztandarrak.  Fuerteventurako. La Oliva herrian ere Aroztegia bezalako proiektu batean sustatzaile dira. Egun proiektu hori akitu gabeko urbanizazio “fantasma” bat da. Beren enpresa desegin eta udalaren kargu gelditu da akitu gabeko urbanizazio hura.  Hori al da Baztanendako nahi duguna?

Zure herrian herritarren oniritzirik gabe, luxuzko 228 etxebizitza egitea nahi duzu? Nafarroako Gobernuak, enpresa pribatu bati zure nekazal lur pribatuak edota herri lurrak espropiatzeko baimena ematea nahi duzu? Ongi iduritzen zaizu Baztandar guztiei lur ez urbanizagarrian eraikitzeko 10,000 metro eskatzen zaien biztartean Palacio de Arozteguia, S.L. enpresari 300-500m2-tan eraikitzeko ahalmena ematea?