Baztango
udalak ortzegun atsaldean egin zuen ohiko osoko bilkuran 2015eko kontuen
likidazioaren gerakin edo erremanentea oinarri harturik hainbat inbertsio egitea
onartu zuen, denera, 364.000 euroko inbertsioa. Horretarako, atzoko
saioan, proiektu horiek egin ahal izateko, dagokion aurrekontu aldaketa egitea
onartu zen. Hala, EH Bildu eta Ezkerrak osatzen duten gobernu taldearen
proposamenak Geroa Bai eta Auzolanean babesa izan zuen (denera 9 bozka); UPNeko
hiru zinegotziek abstentziorat jo zuten. Aurrekontuen aldaketa onarturik
hamabortz egunez jendeen aitzinean egon beharko dute eta ondotik indarra
hartuko dute. Azpiko taulan inbertsioen nondik norakoa heldu da.
Zahar etxeko
sukaldea
|
19.000
|
Zahar etxeko
inbertsio plana
|
3.000
|
Lekarozko eskola
|
27.000
|
Gartzaingo eskola
|
30.000
|
Brea
|
130.000
|
Almandoz U.E.
|
22.000
|
Elizetxe desjabetza
|
15.000
|
Turismoa webgunea
|
2.500
|
Turismoa planoak
|
3.500
|
|
|
|
|
Igerilekuko toldoa
|
11.000
|
Hiltegia
|
7.000
|
Kiroldegiko aldagelak
|
37.500
|
Askak
|
14.000
|
Gorostapolo
|
42.500
|
DENERA
|
364.000
|
Taulan heldu diren inbertsioak finantzieroki bideragarriak
dira eta beren gauzapenak ez du ondoko urteetako aurrekontuetan kostu gehigarririk
suposatuko. Onartutakoa xehekin emanik, hauxe litzateke:
Zahar etxeko
sukaldea: Francisco Joaquin Iriarte zahar etxeko sukaldearen teilatua
guztiz hondaturik dago. Horren ondorioz sukaldeko sabaia zartaturik eta
baldintza txarretan dago eta osasun publikoko ikuskatzaileak birritan
ohartaraztapena egin du. Inbertsio honekin teilatua aldatuko litzateke eta
sukaldearen barneko sabaia apaindu.
Zehar etxeko
inbertsio plana: Zahar etxeko
instalakuntzak zaharturik gelditu dira eta erroko berritzea behar dute.
Erabiltzaileen logelak, komunak, pasabideak… Faseka egin beharreko esku hartze
handiaz ari gara finantziazio eta dirulaguntza iturri desberdinak beharko
dituena. Hala, egin beharreko guztiaren jakitun izateko eta dirulaguntzak
bilatu ahal izateko inbertsio plan edo memoria egitea beharrezkoa da.
Lekarozko eskola:
Lekarozko gurasoek aspaldixkotik herrian eskola irekitzea galdegin dute eta,
azkenean, Nafarroako Gobernuak ongi ikusia eman eta proiektua onartzea erabaki
du. Alta, eskola berreraikitzea udalaren eta gobernuaren artean egiten da
bakoitzaren ekarpena % 35 eta %65 dela hurrenez hurren. Hala, Baztango udalari
27.000 euro tokatzen zaio. Eskola 2016-2017 ikasturterako ireki nahi da eta
lanak aurtengo udan egitea derrigorrezkoa da.
Gartzaingo eskola: Herriko
eskolaren azpiegiturak arrunt zaharturik gelditu dira eta ikasleek ikasi ahal
izateko espazio egokia behar dute, tartean, psikomotrizitate gela. Gartzaingo
eskolan egin beharreko lanak gobernuak %65ean diruz lagundu behar zituen,
baina, halako laguntzarik izanen ez denez, udalak beregain osorik hartu beharko
du.
Brea: Udalaren
gain dagoen Baztango errepideen sarea handia da eta horri esker auzo eta
bizitokietarat komunikazioa bermatzen da. Horregatik, errepide horiek mantentzea
garrantzitsua da eta horretarako beharrezkoak diren inbertsioak planifikatu eta
denboran urtetik urtera egitea. Oraingoan Bagorditiko haitzetatik Orabidea
artioko tartea, Elizondoko Etxaide alderakoa eta Azpilkuetako Zuaztoiko azken
zatia egitea aurrikusten da.
Almandoz U.E. 1:
Almandozko herrian bere garaian eskola berria eta bi familiabakarreko garapena
egin zen. Bi puskatan eginik urbanizazio lanen ordainketa noren gain zen
argitzeak epaitegietako bidea hartu zuen. Azkenean, auzitegiak urbanizazio
lanak ordaintzea udalaren gain dela ebatzi du eta gerakinetik aipatu ordainketa
egin eta gaiarekin bukatzea proposatzen da.
Elizondoko
Elizetxeren desjabetza: Elizondoko plazaren gaineko aldean Elizetxea dago.
Bere garaian, goitiko karrikarat ematen duen espaloiaren zatia zabaltzeko
aipatu etxeari lur zerrenda desjabetu zitzaion. Espaloia zabaldurik pareta berregin
behar izan zen eta lan hori etxeko nagusiek egin zuten. Oraino desjabetzaren
ordainketa eta paretaren kostua ordaindu gabe egonik, behingoagatik gaia
akitzea proposatzen da.
Turismo webgunea: Baztango
ekonomian turismoak duen garrantzia ikusirik eta bertako baliabideak egituratu
eta balioan paratzeko azpiegitura digitalek duten irismena kontuan harturik
Baztango turismoaren webgunea egitea lehentasunezko inbertsio gisa aurrikusten
da.
Turismo planoak: Baztanerat
etortzen diren turistetako aunitzek herri-inguruetako ibilbide errazak nahi
izaten dituztela ikusirik herrika ibilbide errazak eta planoak egitea
aurrikusten da. Lehendabiziko esperientzia Elizondo-Elbetekoa izanen da.
Ondotik, gainerako herrietarat hedatuko da eta finantziazio eskema publiko-pribatua
landuko da.
Igerilekuko toldoa:
Giltxaurdi kirol instalazioak bildu eta hedatzen den teilatua du material
berezikoa. Teilatu hori hondatzen ari da eta bere iraupena luzatzeko toldo
berezia paratzea proposatzen da teilatuaren materiala zainduko duena eta argia
pasatzen utziko duena. Esku hartze hau zenbat lasterrago egin, teilatuaren
iraupena denbora gehiagoz luzatuko da.
Hiltegia: Loizu
hiltegiko ikuskatzaileak oraingoan neurri ttikiko hainbat proposamen egin ditu:
labanak kontu eta desinfektatzeko tokia, azienden adarrak mozteko zizaila…
Hortaz, inbertsio hau osasun publiko eskakizunerat egokitzeko egin beharrekoa
da.
Polikiroldegiko
aldagelak: Elizondon dagoen Baztango polikiroldegiko aldagelak arrunt
zaharturik eta arazo desberdinekin daude. Modu horretan ur bero eta hotzaren
instalazio berria eta hori kanpotik egitea
proposatzen da. Halaber, aerotermoendako instalazio guztia prest uztea.
Askak: Alkurruntz
aldeko artzainek udan iturriak agortzen direlako askak eskatu dituzte. Inguru
horretan milaka ardi buru alatzen
dituzte. Aska hauek agorte denboran ura izatea ekarriko dute.
Gorostapolo:
Erratzuko Gorostapolo auzoko pilotalekua Baztanen dauden frontoien artean
makurren eta egoera aski txarrean dago. Inbertsio honekin auzotarrendako
garrantzitsua den azpiegitura publiko hau guztiz erabilgarri utziko litzateke.