Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: ekaina 13, 2016
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan
EHBildu hauteskundeak
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

LARUNBATEAN ELKARRETARATZEA: AROZTEGIA GELDITUKO DUGU

Irudia

PALACIO DE AROZTEGIAK PARATUTAKO SALAKETA ATXIBATU DU

Palacio de Arozteguiak Baztango Udal gobernuko tokiko gobernu batzordeko bortz kideen kontra paratutako salaketa artxibatu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak. 2017ko ereiaroan Aroztegiako pelotazo urbanistikoaren kontra Elizondoko plazan egin zen kanpaldiak mindurik, Elizondoko plaza herritarrei uzteagatik prebarikazio eta diru publikoaren erabilera makurragatik salaketa paratu zigun Palacio de Arozteguiak. Lehendabizik Nafarroako Administrazio Auzitegirat jo zuten eta helegitea aurkeztu, baina ez zieten kasurik egin. Hortaz, Auzitegi Nagusirat jo zuten zigor alorreko salaketa hau paratuz nahiz, azkenean, epaileak salaketa artxibatu duen. Hori bai, artxibatu baino lehen Iruñerat deklaratzerat hirutan joan behar izan gara. Batean grabaketa sistemaren akatsarengatik, bertzean akusazioa gaztigatu ez zutelako, azkenean urriaren 15ean deklaratu ahal izan genuen artio.
Irudia

BORTZ HAUTETSIEN DEKLARAZIOA BERTAN BEHERA GELDITU DA AUZITEGIAN

Gaur Baztango Udaleko bortz hautetsi hurbildu behar izan dute Iruñerat Auzitegirat Palacio de Aroteguia S.L. enpresak paratutako salaketa baten harira deklaratzerat. Grabazio sistema ondatua zenez ezin zian dute deklarazioa egin eta bertan behera gelditu da. Irailean berriz deituko dituztela erran diete. Palacio de Arozteguia S.L.k Udal taldea salatu du prebarikazioa egin duela erranez, Aroztegtiako komantxeei beren protestarako Elizondoko plaza utzi zietelakoz. Ondoko bi bideotan dituzue alkatearen deklarazioak:
Irudia

GAUR PARTE HARTZEAZ ETA BAZTANGO ERAKUNDETZEAZ ARITZEKO EH BILDUREN BILERA

Baztango EH Bildu azkeneko legealdia baloratzeko eta haustekunde programa herritarren partaidetzarekin zirriborratzen hasteko bilera irekiak egiten ari da. Gaur parte hartzeari eta instituzionalizazioari buruzko gogoeta-saioa eginen du. Legealdi honetan Baztango EH Bilduk herritarren parte hartzea indartzeko hamaika ekimen egin ditu eta horren erakusle dira udaleko batzorde irekiak, Elizondoko saihesbideari buruz Elizondoko herriarekin elkarlanean egindako batzarre jendetsuak eta herri-galdeketa, Baztango kuarteletan zahar etxeari buruz, uraren ordenantzari buruz eta berdintasun planari buruz egindako bilerak; Casinoaz aritzeko batzarra; Baztango Udal Plana idazteko parte hartze plana, urtero bazkaleku komunalak erabiltzen dituzten nekazariekin egiten diren bilerak, Almandozko harrobiaren afera bideratzeko egindako batzarrak, hiltegiaren foroa, uholdeei buruz informazioa emateko batzarra e.a. Ikusten ahal den bezala, udalak bere lan egiteko formak guztiz aldatu eta ateak irek...
Blogger zerbitzuak eskainia