Baztango Udaleko Berdintasun Zerbitzuak prentsa ohar bitartez aditzera eman duenez, Baztandarren Biltzarra egunean, Indarkeria Sexistari aitzin egiteko gunea paratuko da udaletxearen ondoan.
Udalak gai hau lantzeko orain arte egindako bertze hainbat ekimenen ildotik, oraingoan, informazio-gune bat ezarriko da, non, gaian aditu diren bi hezitzaile arituko baitiren hurbiltzen direnen zalantzak askatzen. Honako helburuak erdietsi nahiko lituzke ekimen berri honek:
- Emakumeek bestetan indarkeri sexistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea.
- Babes eta elkartasun gune bat irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erraztuko dituen erreferentzia gunea sortzea.
- Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak duaden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea.
- Emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta horretarako bitartekoak eta tresnak eskaintza.
- Maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarri eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea.
Gunea goizeko 11:00etatik aitzin zabalik egonen da eta, bertan, Baztango Udalak argitaratutako "Indarkeria sexistaren aurkako gida" ere eskuratzen ahalko da.
Akitzeko, Udalak, prentsa ohar bitartez oroitarazten digu, bestak erasorik gabeko guneak izan daitezen lanean ari dela, bai eta hauen aitzinean jarrera aktibo bat hartzeko gonbitea egin ere. Izan ere, oharrean dioenez, "Baztandar guztien ardura da horrelako
jokabideak ez onartzea eta bestak berdintasunean bizitzeko deia egin nahi dugu. KARRIKAK ETA
GAUAK DENENAK DIRELAKO, BESTETAN ERE ERRESPETUZ BIZI GAITEZEN.".
·
·
·