Baztandarren Biltzarra egunean, herriko plaza publiko
desberdinetan bazterketarik gabeko
Mutildantza parekideaz gozatzen ari ginen momentu berean, gizon talde batek elizak herritarrei kendutako lurretan indarkeria sexista bultzatu zuen, emakumeak bigarren mailakoak garela
idurikatuz.
Plazara Dantzaratik gogor salatu nahi dugu ekintza sexista
hau. Nekez lortuko dugu emakumearen aurkako indarkeriarekin bukatzea, gure
egunerokoan emakumearen bazterketa eta mespretxua indartzen dituzten jarrerak
bultzatzen diren bitartean. Emakumearen kontrako indarkeria ezabatzeko ardura
guztiona da.
Honengatik, Plazara Dantzarak Elizondoko bestetan herritar guztiak plaza
publikoan dantzatzera gonbidatzen zaituztegu, bazterketarik eta erasorik gabe dantzatzeko aukera bakarra hori baita.