Baztango Udalak antolatua, denboraldi berriaren lehendabiziko antzeslana izanen da heldu den igandean Iruritan. Hilabetero izanen dira eta TTanttaka teatro konpañiarekin hasiko da.
Lorenzok hamabost urte ditu, eta umezurztegia utzi eta abegi-familia batekin bizitzera joan da, Italiako hiri txiki batera. Han, Antoniorekin maiteminduko da. Antoniok sentimenduak adierazteko zailtasunak ditu, eta ez daki nola erantzun Lorenzok erakutsitako afektuari. Elena, berari falta zaion adorea ikasleei emateko gogotsu dagoen irakaslea, horren testigu izango da. Hiru pertsonaia horiek dira maitasun. gorroto eta indarkeriari buruzko obra bikain baten protagonistak. Eta erdian, musu bat, eromena eragin dezakeen musu bakar eta sinple bat...
Interpetreak: Ander Iruretagoiena,
Mireia Gabilondo, Haritz Morrás.
NOIZ: Urriaren 23a, igandea 19:00etan
NON: Iruritako gizarte bilgunean
NOIZ: Urriaren 23a, igandea 19:00etan
NON: Iruritako gizarte bilgunean