Baztango Udaleko hondakin zerbitzuak prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, hondakinen kudeaketa eredurako kanpaina berri bat burutzen ari da bi herrietan, pausu berri bat emanez:
Joan den urrian egin ziren bilkurak Aniz eta Berroetarrei
egin nahi denaren berri emateko eta urte akabailarako hobekuntza nabaria izatea
espero da.
Birziklapen
emaitzak urtetik urtera hobetzea lortzen ari bagara ere, oraindik bide luzea
dugu egiteko hondakinen kudeaketari dagokionean.
Orain,Nafarroako Hondakinen Plana onartzeko atarian dagoenean, eta klima aldaketaren
eta ekonomia zirkularraren gaia pil-pilean dagoen honetan, ezinbertzekoa dugu
sortzen dugun hondakin kantitateari erreparatu eta hauen aitzinean zer egin
behar dugunaren inguruko hausnarketa egitea plan eta politika hauetan
planteatzen diren helburuak bete edo hauetara hurbildu nahi badugu bederen.
Gure
indarrak gai organikoan jartzea beharrezkoa dugu gaur egun. Ia %80eanura den
frakzio hau Nafarroako bertze puntaraino garraiatzen aritzeak ez duzentzurik
eta garesti ateratzen zaiku gainera! Gai organikoa, hemen, Baztanen,tratatzen
ahal dugu. Frakzio honek lurrari berea dena itzultzeko aukera ematendigu eta
horretarako informazioa eta jendearen inplikazioa bertzerik ez dugu behar. Hau
lortzeko bidean bada, eman da Udaletik pausu berria, hondakinen bereizketa
gaizki egiten duten edo egiten ez duten herritarrei trabak paratu eta ongi
egiten dutenak saritzea da intentzioa.
Berroeta eta Anizko herritarrekin eginen
dugu lehen froga. Beraien birziklapen maila neurtu dugu, zer egin nahi dugun
kontatu diegu, beren inplikazioa eskatu diegu eta denei informazioa eman
ondoren errefusarendako dugun edukiontzi berdearen tapa aldatuko dugu, tapa edo
aho ttikia jarriko diogu legez kontra, zabor guztia nahasia botatzen duenari
trabak paratzeko eta neurri batean, hala, gaizki egitea saihesteko. Parte
hartzen eta ongi egiten duenak aldiz, bere saria izanen du.
Aniz
eta Berroetan sortzen den gai organiko GUZTIA herrian tratatzea lortu nahi dugu,
beraiek konpostatuko dute beren gai organikoa eta errefusa edo gainerako ez
birziklagarria ahalik eta gehien murrizten saiatuko gara. Ikusi behar ia
lortzen dugun! Hori bai, lortu ezgero, posible dela erakusten badigute, haiek
izanen dira Baztanen eredu eta gainerakoek ere esfortzua egin beharko dugu
denen artean Baztan garbiago eta jasangarriagoa lortu ahal izateko!