Atzo eguerdian emakumeenganako indarkeriaren kontrako elkarretaratze jendetsua egin zen Elizondoko plazan. Lekarozko instituan ere, zenbait ekitaldi egin zituzten salatzeko.
Udal berdintasun arlotik egindako hausnarketak halaxe dio:
Azaroaren 25ak balantze egiteko eguna izan nahi du,
emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan egiteke geratzen diren pausoei,
erronkei eta hobekuntzei buruzkoa. Horrez gain, bizirik irtetea lortu duten emakumeei omenaldia egiteko eta
eraildako emakumeak oroitarazteko eguna ere izan nahi du. Egun honetan errealitate hori ikusarazi nahi da eta
gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatu.
Emakumeen aurkako indarkeria arazo estrukturala da, gure
gizartean dauden maila sozial guzti guztietan, herrialde eta munduko leku
guztietan eta urteko egun guztietan ematen dena. Indarkeria mota honen biktimak emakumeak eta neskatoak
dira, emakume eta neska izate hutsagatik, diskriminatuak eta behartuak dira
euren bizitzetako esparru eta une guztietan.
Hori guztia
dela eta, era kolektiboan, Tokiko Erakundeak, honakoa ADIERAZTEN DUGU:
GURE
GAITZESPENA indarkeria sexistari: agerian dagoenari nahiz ikusten ez
denari, eta haren adierazpen guztiei, diskriminazioaren eta emakumeen eta
gizonen arteko berdintasun faltaren emaitza direnak.
GURE
KONPROMISOA Herri Erakunde gisa, era aktiboan ezberdintasunen eta
emakumeen eta gizonen arteko harreman ez orekatuen kontra lanean jarraitzeko,
indarkeria-haztegia direlako, baita gure konpromisoa emakumeen aurkako
indarkeria mota guztien aurrean erantzutekoa ere, berdintasuna politika guztien ardatza izanen den legegintzaldi batean.
GURE
ELKARTASUNA edozein eraso
jasan edota hildako emakume horiekin guztiekin baita muturreko indarkeria
sexistaren biktima izan direnekin ere. Gure babes osoa beraiendako eta beren
familiendako.
Udalbatzan
aho batez onartu zen adierazpenak zioen bezala, ezinbestekoa da herritargo
konprometitua emakumeon aurkako indarkeria ezabatzeko. Gaurkoan jende andana
bildu gara, eta gaur bildu den jende guzti hori eta beste arrazoi batzuengatik
elkarretaratzean parte hartu ezin duten guztiak animatu nahi ditugu egunerokotasunean
jarrera parekideen aldeko hautua egitera. Pertsona orok askatasuna izan dezan
bere bizitza, identitatea eta nortasuna nahi duen modura bizitzeko.
Egun honen harira hainbat ekitaldi burutu dira.
Lekarozen eta lanbide eskolan hezkidetza tailerrak egin dira, indarkeria forma
asko daude eta horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko. Bestalde,
azaroaren 24an Nafarroako LGBT arreta
eta informazio zerbitzu publikoaren erronkak eta helburuak azaldu zituzten
Kattalinguneko profesionalek. LGBT (lesbiana, gay, bisexual eta transexual)
pertsonen ahalduntzea bultzatzeaz gain, dituzten zalantzak, kezkak edota
beldurrak artatzen dituzte telefonoz, emailez, sare sozialen bidez edota saio
presentzialekin. Kezkak dituen pertsona orok aukera du doako zerbitzu hau
erabiltzeko edota egoera konkreturen bat salatzeko.
Beti ere, pertsonari zuzeneko arretan ematen zaio
eta bere intimitatea babesten da. Honakoa da telefonoa: 948229149 edo 667528466. Nahi duenak www.kattalingune.org eta emaila: kattalingune@kattalingune.org. Bertan ikus daiteke zerbitzu honek
eskaintzen duena.
Ekitaldiekin jarraitzeko abenduaren 4an Lady di
Garcia antzerki ikuskizuna izango da arratsaldeko 19:00tan Iruritan.
Azaroaren 25ko kanpainaren baitan honako txapa eta
brotxak banatu ditugu eskoletan, osasun etxean eta udalean. Benito Menniko kideek
egin dituzte bertan burutzen diren tailerretan.