ERABAKITZE LIBREKO DIRUA BANATZERAKOAN BAZTANGO HEDADURA KONTUTAN HARTZEA ESKATU DU BAZTANGO GOBERNU TALDEAK
Baztango EH Bilduk eta Baztango Ezkerrak Nafarroako Toki Azpiegituren legeari buruz gaurko udaleko osoko bilkuran aurkeztuko duten mozioak halaxe dio:
Nafarroako tokiko azpiegitura plan berria onartzekotan den
honetan, erabakitze libreko aportazioak banatzeko irizpideei buruz Baztango
udalak populazio irizpideaz gain lurralde irizpidea ere kontuan hartzea
eskatzen du.
Baztango udalerria hedaduraz Nafarroako handiena da, denera 375 km . ditu eta barnean hamabortz
herri hartzen. Bere burua unibertsitate bezala anolatzen du, osotasun gisa.
Historikoki bertako jende-komunitatearen garabide eta ongizaterako azpiegura publiko
desberdinak egin dira eta horren emaitza azpiegitura publiko sare trinko eta
zabala da.
Azpiegitura publikoen sarea aipatzerakoan udalerrian 16
hezkuntza-eraikin publiko daudela aipatu beharra dago; 8 osasun etxe eta
mediku-kontsultategi eta herritarren ur-beharrak asetzeko 27 ur-andel.
Bertzalde, 18 pilotaleku, polikiroldegi bat, lehorpeko igerilekua, futbol
belagaia; zahar etxea, kultur etxea…
Halaber, Baztango bide-sareari buruz, udalaren ardurapeko 1.626 km . bide daude.
Horiek horrela, erabakitze libreko aportazioak banatzeko
Nafarroako Gobernuak populazio tarteak zehaztu ditu eta Baztan 5.001-10.000
biztanle arteko tartean egonik 170.000 euroko ekarpena izanen du. Haatik,
Baztanek, dagoeneko aipatu dugunez, errealitate berezia du; horregatik,
erabakitze libreko aportazioak banatzeko irizpide demografikoak lurralde
ikuspegiarekin osatu beharko lirateke, bertzenaz, Baztan, eta, baztandarrak, ageriko
moduan galtzaile ateratzen dira.
Galtzaile ateratzen direla erraterakoan objektiboa den
aipamenaz ari gara. Izan ere, azpiegitura publiko sare zabal honek, ikuspegi
garaikide batetik landa-eremuko herritarren guttieneko ongizatea bermatzen
baitu: hezkuntza, osasuna, ura, kirola… eta horietarat joan-etorri ahal izateko
auzo eta baserrietako bideak.
Hala, Nafarroako Gobernuari Baztango errealitate konplexua
kontuan hartzea eskatzen diogu eta, horretarako, erabakitze libreko aportazioak
banatzerakoan bailararen hedadura eta azpiegitura publikoen kopurua gogoan
izatea.
Halaber, Baztani buruz eskatzen duguna ezaugarri eta arazo
beretsuak dituzten Nafarroako gainerako udalerriendako ere kontuan hartzea
eskatzen dugu.
Aipatu mozioa Nafarroako Gobernuari eta Toki Administrazioko
Zuzendari Nagusiari jakinaraztea eskatzen dugu
Baztanen 2016ko azaroaren 11an.