Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: abendua 26, 2016
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

kirola
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

BARATZE SOZIAL ETA EKOLOGIKOAK

Prentsa ohar baten bidez proiektu horri buruzko azalpenak eman ditu udalak. Halxe dio hitzez-hitz: Hilabeteak dira proiektu hau martxan jartzeko asmoz lanean hasi ginela eta beharrezkoa iruditzen zaigu momentu honetan proiektua zertan den jakinaraztea. Hasteko, Nafarroako Gobernuari diru-laguntza eskatu genion, pista konpontzeko, mendi lanen proiektuaren barruan. 2013ko otsailean, Nafarroako Gobernuak Baztango proiektua diru-laguntzarik gabe utzi zuela jakinarazi zigun. Handik 2 hilabetera, diru-laguntza horien zati bat emanen zigutela erran ziguten. Orain, ez dakigu inolako laguntzarik izanen dugun edo ez; hortaz egoera hori lan guztiak baldintzatzen ari da. Bertzalde, Batzar Nagusiak eta Udalak baratze horiek erabiltzeko ordenantzak onartu berri dituzte, eta ekainean izena emateko epea zabalduko da. Baratzeak, ordenantzetan zehaztutako irizpideen arabera banatuko dira. Eguraldiak uzten digunean eremu guztia garbitu eta prestatzen hasiko gara, baina momentuz, eguraldia ere ez da g...

EUSKARA BATZORDEAREN AZKEN AKTA

Azken udal euskara batzordean gai hauek izan zituzten mahai gainean: Aitzineko Euskara batzordearen akta onartzea, hala badagokio. Baztango Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana, UEMAk prestatua.  Kirol arloan haur-gaztetxoen euskararen erabilera sustatzeko ekimena.  Osasun arloan euskararen erabilera bermatzeko ekimenen egoera.  Udalak Kontseiluarekin sinatzeko asmoa duen lankidetza hitzarmena.  Udalak AEKren Suinki euskaltegiarekin sinatzeko asmoa duen lankidetza hitzarmena.  Iruritako historia soziolinguistiko hurbila aztertzen duen ikerlanaren argitalpena eta aurkezpena.  Mariano Izeta sortu zeneko mendeurrenaren ospatzea eta Dirua galgarri eleberriaren berrargitalpena.  Abenduko Udal agendarako proposamenak pentsatzeko deia.  Galde-eskeak eta nork lekarkeena. Akta osoa hemen
Irudia

"ONDOKO HILOBIKO TIPOA" ANTZERKIA IGANDEAN

Baztango kultura batzordeak antolatua, igandean antzerkia izanen da Ir uritako gizarte bilgunean, 19:00etan:  Ondoko hilobiko tipoa
Irudia

EZTIGINTZA ETA ERLEZAINTZA IKASTAROA ANTOLATU DU HAZITIK HOZIEK

Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean hastapeneko ikastaro bat antolatu du Hazitik Hoziek. Nik gustura paratuko nuke kofoin bat, baina nondik hasi? Zeintzuk dira horretarako gutxiengo baldintzak?  Galdera horiek eta gehiago ere argitzen ahalko ditu harat hurbildu eta m undu interesgarri honetan estreinuz sartu nahi duenak.  Egitaraua Morfologia  (Erleen ezaugarri fisiologikoak) Haziera zikloa ( Erleen bizi-zikloa) Bertako espeziea  (Bertan dugun erle-espeziaren ezaugarriak) Bizkarroia eta harraparia  (Erleen izurrite eta etsaiak) Ekipamendua eta lanabesak  (Lanerako gutxiengo tresnak) Kofoinak, modelo anitzak Nondik hasi Kokapena ( Kofoina non paratu) Ama berria  (Hasteko beharrezko erregina nola lortu) Nukleoa, zer den  (Ama lortzeko modu anitzetako bat hau da) Zer da zer  (Gure kofoinean topa ditzakegun aldaerak) Noiz zer egin  (Urteko eginbeharrak) NOIZ: Maiatzaren 20an, larunbatean....
Blogger zerbitzuak eskainia