EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEAren lehendabiziko ekitaldia izanen da 16koa. Bertan Patxi Larrion idazlea bere lehendabiziko nobelari buruz arituko da.
Zortzi Oscar sari jaso zituen Patton pelikularen eszena batzuk Urbasan eta Iruñean filmatu ziren 1969ko udaberrian. Maisonnave hotelean ostatu hartuta zeuden amerikanoak, eta haientzat zerbitzu lanetan ari zen nobela honetako protagonista, Martin Galdeano, bere adiskide Luis Urrarekin batera.
Bigarren Mundu Gerra irudikatzeko tanke eta jeep ugari erabiliko zutenez, bi gazte nafarrei ez zitzaien ezinezkoa iruditu produkzio handi hartan negozioa egitea eta, bidenabar, zerbait berezia feriatzea. Lapurreta asmoa ez zen munta txikikoa ordea, nolabaiteko laguntzaren premian zeuden, konplize bat agian. Une horretan justuki abiatuko da kontakizun hau.
Patxi Larrionen lehendabiziko nobelak, bizitasun harrigarri batez, koktel batean bezala irabiatu ditu jukutriak eta sekretuak, anbizioa eta traizioa, adiskidantza eta desira.
- NON: Arizkungo medikuaren etxean
- NOIZ: Ilbeltzaren 16a, 19:30ean