HONDAKINEN EGUTEGIAREN LEHENDABIZIKO SARIA BANATU DUTE


Baztango Udalak eta Bortziri eta Malerrekako Mankomunitateek etxeetara banatzen duten hondakinen egutegiarekin egiten den zozketaren lehendabiziko saria banatu da.

Hiruhilabetero egiten den zozketako saria Baztango Ziga herrira joan da. Zigako Juan Miguel Ibarra Elizalde izan da hondakinen egutegian aurtengoan eskualdeko dendetan gastatzeko 300€ko saria jaso duen lehen herritarra.

Zozketa urtarrilaren 4ean burutu zen eta urtarrilaren 17an Mikel Ortega Baztango Udaleko zinegotziak eman zion saria Mari Carmen, Juan Miguelen emazteari. Zorionak eta erosketa on!!