KORRIKAREN IBILBIDEA JAKINARAZI DUTE

20. Korrikaren ibilbidea ezagutarazi zuen atzo AEK-k. Euskal Herri osotik pasako
den euskararen aldeko herri-lasterketa erraldoia martxoaren 30ean hasiko da Otxandion, eta apirilaren 9an amaituko da, Iruñean. Korrikaren 20. edizioa izango da aurtengoa, “BatZuk” lelopean (“Bat egitera, zuk egitera, euskaraz”). 
klikatu ikusteko
Baztandik apirilaren 3an pasatuko da. Baigorritik sartu eta Doneztebeko bidea hartuz.