ELUSTONDOREN ANIZKO SOLASALDIA SAREAN: BELTZ GUZIAK EZ DIRA BELE


EUSKAL NOBELA BELTZAREN ASTEAren barnean M.A. Elsutondok Gotzon Garateri buruz emandako solasaldia ilbeltza.eus webgunean paratu du (H)ILBELTZAK:

Iazko gisa berean sasoi honetan, leitzen harrapatu nau ilbeltza xuriak, (H)ilbeltza beltzak. Jainkoaren bideak asmaezinak baitira zinetan eta penetan, ez dakit zer deabruk ekarri didan halako testua, gure etxeko ordenagailu pantailara lehenbiziko, paper xurira gero. Istanteko, ez dut erran delako deabru hori identifikatzen asmatu, alegia, ordenagailu pantailara ipuin bihurri hauxe ekarri didan sorgin, azti edo iratxoa. Leitu dut testua, hala ere, eta jakin dut:  San Martinen estutasuna du izena ipuinak.

“San Martin errementaria zen. Behin, ari omen zen mailua esku batean, kurrikak bertzean burdin goriari joka, tiriki-tauki-tauki, mailuaren hotsa, tiriki-tauki-tauki, mailuaren hotsa, kolpe txarren bat jo, nonbait, eta dioska hasi zen, Jainkoaren kontra, deabruari hoska. Eta, bizitza honetan eta bertzean ohi denez, deabrua etorri, eta San Martin damutu! Eta hasi omen zen San Martin, aitzakia beti merke bila. Ernegatuta zegoelako ekin omen zion Jainkoaren kontra. Ez zela benetan ari. Deabruak, orduan, gaizki erranen ordainetan, kristautasunaren misterioak errateko agindu omen zion”.

Osoa irakurtzeko hemen: 
BELTZ GUZIAK EZ DIRA BELE