HILBELTZA BEKA PARATU DU MARTXAN UDALAK


(H)ilbeltza ekimena eta Txalaparta arditaletxearen lagunzatrekin Euskal herrian loteratura beltza sustatzeko HILBELTZA BEKA paratu du martxan Baztango udalak.
Aurkezpenean Elurre Iriarte (H)ilbeltzako kidea, Joseba Otondo Baztango alkatea eta Mikel Soto txalapartako editoreak bekaren oinarrietaz aparte horren nondik norakoak aipatu dituzte:


Elurre Iriartek eman dio hasiera aurkezpenari IDAZLEEKIN SOLASEAN ekimenatik abiatuz gaur egun artio emandako pausuak azalduz. Euskal Nobela Beltzaren astea antolatzeaz aparte ilbeltza.eus webgunea sortu zuten eta orain bertze pausu batez nobela beltza sustatzeko beka hau: Esplikatu izan dugu zergatik interesatzen zaigun nobela beltza eta ez dugu hemen luzatuko. Jendartean dauden botere harremanek sortzen dituzten espazio ilunetan pasatzen dena azaleratzen dutelakoz gustatzen zaizkigu nobela beltza.

Ondotik Mikel Sotok oinarrien berri eman du, eta horrek literaturari eginen dion ekarpena azpimarratu. Erearoaren akitzerako entregatu beharko dituzte laginak sortzaileek. Urte batez sormena eta bertze batez itzulpena lagunduko du bekak. Oinarriak hemen

Akitzeko Joseba Otondok Nobela Beltzak Baztanekin duen harreman zuzena aipatu du: baztandar idazleak (Izeta bera) edo trama Baztanen kokatzen dutenak. 
Euskararen komunitatean hainbertzetan aipatzen den zentru-periferia dialektika horretan, gure bokazioa erdigunean egotea da. Ildo horretan aspaldi honetan bailaran egiten ari diren gisa guztietako ekimen eta ekitaldien testuinguruan Baztango Udalak (H)Ilbeltza, euskazko nobela beltzaren beka antolatu nahi du.

Udalaren ikuspegitik bekaren ekarpenak hauek lirateke:
  • Euskararen normalizazioan gure mintzoa prestigiatu eta goratzeko ekimena izatea.
  • Euskararen komunitateari ekarpen berria egin, literaturan pisu handikoa den genero beltza, euskaraz ere dastatu eta gozatzeko. Eta, modu berean, gure literatura sisteman, idazleen eta itzultzaileen lana sustatzeko.
  • Baztan Euskal Herriko kulturaren eremuan errefentziazko toki bezala aurkeztu eta bailara balio positibo eta erakargarriekin harremandu.