"ZER JAN,HALAKO BAZTAN" KANPAINA


Baztango Udalak "Zer jan, halako Baztan" izeneko ekimenaren bitartez, elikadura eta bertako produktuen kontsumoaren inguruko hausnarketa eta lanketa bat egiten ari da eta honen baitan bertako produktuen kontsumoa bulkatzeko ekimen ezberdinak burutzen.


Ekimen horien artean, bi hilabetez behin garaikoak eta bertakoak diren produktuen inguruko informazioa eta produktu horiekin egiteko errezetak argitaratu  eta Xaloa telebistan hauen prestaketaren inguruko saioak ere ematen dira.

Orain aukera bat gehiago eskeintzen du Udalak: "Zer jan, halako Baztan"eko errezetak whatsappez hartu nahi dituenak 689 03 50 78 zenbakira mezu bat igorri beharko du. Datuekin batera  "Zer jan, halako Baztan"eko informazioa hartu nahi duela idaztearekin aski da.