Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel kazetariak eta antropologoak izateaz aparte, euskara eta feminismoa uztartu izan dute beti beren lanetan.
Hori izanen dute mahai gainean heldu den asteartean Arizkunenean 19:00etan
Izan al zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? Eta euskaltzale feminista izan gabe? galderei erantzuten saiatuko dira beasaindarrak. Euren ustez, hizkuntza eta generoa, biak dira nortasuna eraikitzeko tresna; eta honenbestez, baita norbanakoa jendartea egituratzen duen botere harremanen sarean kokatzeko elementuak ere.
Xorroxinen egindako elkarrizketa: Lorea Agirre