(H)ILBELTZEAN PATXI LARRIONEKIN IZANDAKO SOLASALDIA ARGITARATU DUTE ILBELTZA.EUS WEB GUNEAN


Patxi Larrion idazlea izan da gurekin Arizkunen, bere liburuari buruz hizketan. Hauek hartu dizkiogu:

Zinea eta Urbasa
69an aitak erosi zuen auto bat, “850 especial” bat. Gu Bergaran jaioak gara, jatorriz Etxabarrikoak izan arren, aita hara joan zelako lanera. Urbasa ia astero zeharkatzen genuen, Bergaratik Etxabarrira, eta buelta, egiten genuenean. Urbasan Patton filma grabatu zuten, liburuan garrantzia duena. Ni horretaz zerbait gogoratzen naiz, baina gehiago gogoratzen naiz Hiru mosketariak edo Robin eta Marian filmen gainean. Kontua da filmak egiten zirela Urbasan, eta beti lotu izan ditut Urbasa eta zinea. Patton 69an errodatu zen, eta 70ean estrainatu. Oroitzapena daukat gurasoak, eta osaba-izebak-eta, Lizarrara joan zirela ikustera, eta gero etxeko atarian hizketan egoten zirela, “eta irudi hau halako tokian hartuta dago”, “eta beste irudi hori halakoan, eta…”. Feriatzaileak nobelaren jatorrian horixe dago: zinea eta Urbasa