Egun hauetan kolon minbizia prebenitzeko kanpaina abiatu da
Baztanen. Nafarroako Gobernuaren Osasun Publikoaren institutuaren ekimenez eta
Baztango Udalaren laguntzarekin ondoko egunetan 50-69 urte bitarteko
herritarrei eskutitza eta testa egiteko kit-a etxerat ailegatuko zaie. Testa
egitea erraza da eta norberak bere etxean egiten ahal du; ondotik Elizondoko
osasun etxean utzi beharko du.
Koloneko minbizia prebenitzeko kanpainak, bularreko minbizia
prebenitzekoaren gisa berekoa izan nahi du, arriskuan egon daitezkeen herritar
guztiengana iritsiko dena eta interesdunen parte hartze handia izanen duena.
Koloneko minbizia tumorerik ohikoenetako bat da Nafarroan
eta tenorez detektatzen bada, kasuen %90etik gora sendatzen ahal da.
Modu horretan, aurten, Baztanen lehendabiziko kanpaina
eginen den honetan, arrisku adinean diren herritarrei kanpainan parte hartzeko
deia egin nahi die udalak.