Atzotik eta bigarren urtez jarraian, Elizondoko Herriak utzi duen lur sail
batean baratze bat lantzen hasiko dira herriko bi ikastetxeetako hainbat haur Udaletxeko langile eta teknikarien
laguntzaz.
Proiektu honetan Elizondoko Eskolako 2. mailako eta Baztan Ikastolako 4.
mailako gelek parte hartuko dute, 34 haur, 2 maistra eta laguntzeko prest
leudeken guraso guztiak.
Jarduera hezitzaile honen bitartez
auzolana, elkar trukea, natura eta ingurugiroa, aitatxi-amatxien ezagutzak,
hondakinen kudeaketa eta konposta, herriko azoka eta gure ingurune hurbilari
loturiko bertze hainbat eduki pedagogiko interesgarri landuko dira.
Lehen ekintza atzo burutu zen,
goizeko 9:45etan, bi gelak elkarrekin baratzera joan eta bertan Baztango
Udaleko zabor teknikariak konpostaren inguruko saio bat eman zuen, baratzearen
banaketa egin da eta merkatua ezagutzera
joan ziren. Hemendik aitzin, gela bakoitza 15ean behin joango da.
Bi
gelen arteko hitzarmena sinatu zuten atzo, batak bertzearen baratzea zainduko du joaten
ez diren aste horretan.