BAZKEN ALDIZKATZE IKASTAROA EGINEN DUTE ANIZEN LARUNBATEAN

Baztango agroekologia eskola herritarraren barnean Hazitik Hozie elkarteak bazken aldizkatzeari buruzko ikastaroa antolatu du. Aldizkatze teknikak lurrari lotutako abeltzaintzarako beharrezkoak dira, tokiko baliabideetarat egokitutako manejuak direlako

Ikastaroa apirilaren 29an, goizeko 10:00tan Anizko Jauregian eginen da. Izena emateko hazitikhozie@gmail.com

Anizko Aitor eta Mikel Azkarate nekazaritza ekologikoaren bidetik bazken aldizkatze teknikekin ari dira eta ikastaro honetan, beraiek ikasitakoa interesa duten guztiekin elkarbanatuko dute. Elkarrizketa honetan Aitor Azkaratek ikastaroari buruzko argibide batzuk eman dizkigu:

Bazken aldizkatzea zer da?

Animaliak belaietan bazkatzea eta, denbora jakin batean animaliak

belaiez aldatzea da. Belaia handia bada edo behi, ardi... gutti
badira, belai berean puska ezberdinak egin daitezke eta bertan
egunero, astero...aldatu. Ahalik eta puska ttikienak egin eta behin
eta berriz puska edo belai berriak jartzea izanen litzateke hoberena,
baino laborariaren denbora ere kontutan hartu behar da.

Ikastaroan zer erakutsiko duzue?
Ikastaroan zatiak nola egin, noiz erabaki belaiez aldatzea, belar motak aztertu, noiz moztu belarra etab. Erakutsiko dugu



Zuek nola ikasi duzue?

Gai honi buruz gero eta dokumentzio gahiago dago; egia da ere bakoitzak bere ikuspuntua duela. Gu toki ezberdinetan egon gara ikusi eta ikasten, hala nola, Valladolideko herrixka batean, Frantzian, Orreagan INTIAk duen belaietan eta teknikari ezberdinekin egon gara harremanetan. Dena den aunitz falta zaigu ikasteko!!!