Aste Saindua iritsi dela eta,
Baztango Udalak Elizondoko Puriosenea etxean kokaturiko turismo bulegoa eta
Baztango Museoaren ordutegia zabalduko du. Ortzegunetik hasita eta hurrengo igandera
arte, hilak 23a, egunero irekita egonen dira turismo bulegoa eta museoa.
Gainera, Ortziral Saindutik Igandera arte,
10etatik 20ak arteko ordutegi jarraia izanen du.
Bertzalde, El Guardian Invisible
filmak erakarrita gurera etortzen diren bisitarien jakinmina asetzeko, Baztango
Udalak plano turistiko berria argitaratu du. Plano honetan filma grabatu zen
agertokiak ageri dira. Batetik, eta bereziki, Elizondon filmatutako xokoak
nabarmentzen dira, eta bertzetik, Baztanen zehar pantaila handira eraman ziren
tokiak. Halaber, filmak erakusten dituen eskualdeko bertze lekuak ere ageri
dira.
El Guardian Invisible filmaren
plano turistikoa Turismo Bulegoan banatzen zaie bisitariei; hortaz gainera,
Baztango Udalak gonbidatzen ditu turismo edota ostalaritza sektorean aritzen
diren baztandarrei turismo bulegora gerturatzera planoak jasotzeko eta beren
establezimenduetan banatu ahal izateko, hala nahi baldin badute.