HELDUEN HEZKUNTZARAKO AURREMATRIKULA ASTELEHENEAN ZABALDUKO DA

Atzo goizean, Baztango  Udalak, Malerreka eta Bortzirietako mankomunitateek, Helduen hezkuntzari buruzko prentsaurrekoa eman zuten. DBH-ko tituloa eskuratzeko aukera eskeiniz.

2015ean, Baztango Udalak, Malerrekako eta  Bortzirietako Mankomunitateak, Gizarte Zerbitzuen bitartez, zonaldeko institutuekin eta Cederna Garalurrekin elkarlanean, eskualdeko helduentzako irakaskuntza programa publikoa eta doakoa indarrean jartzea lortu genuen. Jadanik Nafarroako hainbat eskualdetan indarrean zegoen helduentzako irakaskuntza zerbitzua, eta gurean berriz, ez. Huts handia sumatzen genuen, ikasketak bukatu gabe utzi zituenak aukerarik ez baitzuen ordura arte inguruan ikasketak  bukatzeko.

Zerbitzu honekin eskualdean bertan, aukera eman nahi izan diegu,  bere garaian ikasketak akitu gabe utzi zituzten herritarrei. 18 urtetik goitiko herritarrei oinarrizko ikasketak eskaintzea izan da  helburu; doakoa eta hezkuntza sare publikoaren bitartez. Parte-hartzaileek Bigarren Hezkuntzako titulazioa eskuratzeko  aukera izan dute.

Beraz, bere garaian ikasketak bukatu gabe utzi zituzten herritar guztiei dei egiten dizuegu 2017-2018ko ikasturtean DBH-ko tituloa eskuratzeko taldean izena ematera, apirilaren 24tik maiatzaren 5era arte epea zabalik dago, Lekarozko institutuko bulegoetara deituz egin dezakezu. Telefonoa 948581803 da eta ordutegia, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara eta asteartean 18:00ak arte.

Honen inguruko informazio zehatzagoa eskuratu nahi izanez gero edo zalantzaren bat argitu, deitu zure zonaldeko Gizarte Zerbitzuetara.
Malerrekan, 948451746 telefonora
Baztanen 948580006
Bortzirietan 948635036


Animatu eta eman zure izena!!