LEKAROZKO ZENBAIT IRAKASLEEK GUARDIA ZIBILAREN PRESENTZIA SALATU DUTE INSTITUTUAN

Lekaroz BHIko hainbat irakaslek salatu nahi dugu hondar asteotan ikastetxe inguruan Guardia Zibilaren presentzia nabarmen areagotu dela. Orain dela bi aste institutuko kafetegirat bi guardia zibil uniforme eta armekin sartu ziren, kalez beztitutako bertze batekin batera.

Astebete beranduago, apirilaren 4an, ikastetxe kanpoan Guardia Zibila prismatikoekin gure ikasleak kontrolatzen ikusi ditugu, zuhaixken artetik patioa zelatatzen.

Lerro hauen bidez ikastetxe barnean, nahiz inguruetan indar armatuen presentzia,  jazarpena eta probokazioa salatu nahi ditugu.