ZERGADUNEN ARRETARAKO BULEGOA IREKI DUTE DONEZTEBEN

Nafarroako Gobernuak ZERGADUNEN ARRETARAKO BULEGOA ireki du Donezteben. Proba moduan irekitako bulegoa da, printzipioz ekainaren 23a arte, baina harrera ona izanez gero, urte osoan irekia mantentzeko prest.

Zergadunen arretarako bulegoa Doneztebeko Merkatarien karrikaren 6.zenbakian dago, udaletxe parean.
Ordutegia 8:30-14:30
Telefonoa 948 45 07 61

INFORMAZIOA:
Dakizuenez, anitz dira gure herritarrek Ogasunean (Hacienda) egin beharreko tramiteak eta orain arte Iruñeraino joan behar izaten zuten hauek egitera. Doneztebeko  ofizinan Iruñekoan eskeintzen diren zerbitzu berak ditugu.

Udaleko eguneroko lanarekin zerikusia duten honako zerbitzuak bertan eskeiniko dizkigute:

IAE/JEZ
  • IAEetik kanpo egonik, F65 modeloaren bidez alta eman beharreko jarduerak: abelzaintza, nekazaritza, mendi hustiapenak…
  • F65 modeloa “inicio previo de actividad” deklaratzeko
  • Udala-Ogasuna informazioan egon daitezkeen akatsak direla eta, informazioa bat ez datorrelako sortzen diren arazoen zuzenketa:  alta eta baja datak,  tokatzen ez diren zerga modeloak eskatzea (incumplimientos) etab.
  • Jardueran ibilgailuren bat dutenek matrikulazio zergan onurak
Katastroa
  • Segregazio, jabetza horizontala (propiedad horizontal), obra berrien deklarazioa  (declaración de obra nueva) eta antzeko operazioei dagozkien zergei buruzko informazioa 
Dirulaguntzak
  • Udalek eta gainontzeko erakundeek ematen ditugun dirulaguntzak jaso ahal izateko “certificado de estar al corriente”
  • Dantza talde, kultur talde, guraso elkarte eta gainerako elkarte mota guziek NIFa bertan egin dezakete.
  • Dirulaguntzen gastua justifikatzeko fakturak egin behar dituztenez taldeek, fakturak nola egin behar diren informazioa: BEZa (IVA), atxikipena (retención), fakturen derrigorrezko informazioa…
  • Talde eta norbanakoen PINaren gestioa: PINa jaso internet bidez ziurtagiriak lortzeko eta aitorpenak aurkezteko 
Autoak
  • Bigarren eskuko autoen salerosketa zerga
  • Matrikulazio zergan onurak: trasnportistak eta minusbaliadunak
     
Udala zergapeko gisa
  • Udalak zergapeko gisa dituen betebeharrei buruzko informazio eta laguntza: fakturazioak, aitorpenak, BEZa 

Zerbitzu orokorrak

  • Operazio bakoitzari dagozkion zergei buruzko informazioa eta modeloak betetzeko laguntza: BEZa , herentziak eta donazioak, salerosketak etab.
  • Zergadun bakoitzak dituen zerga betebeharrei buruzko informazioa:  zer inprimaki aurkeztu behar dituen, noiz eta nola
  • Zerga administrazio prozedimenduari buruzko informazio:  epeak eta pausuak
  • Zergadunei pertsonalki informazioa ematea Ogasunetik jasotzen dituzten erreklamazioen inguruan: errekerimenduak, ez betetzeak (incumplimientos), fakturak aurkeztea, multak
  • Diru bilketa: aplazamenduak eskatu, enbargoak, kontu korrontea aldatzea
  • Frantziarekin harremanak: salerosketak, Frantzian lan egin eta Nafarroan bizi edo Nafarroan lan egin eta Frantzian bizi
  • Aitorpenen kopiak
  • Firma digitalaren tramitazioa
  • Erregistro orokorra
Zerbitzu hauetaz gain, Doneztebeko zergadunen arretarako bulegoan ERRENTA AITORPENAK egin daitezke eta baita etxean jasotako aitorpenak errebisatu (oroitu  norberaren ardura dela jasotako errenta  aitorpena berrikustea, zerbait aitortu ez bada edo gaizki aitortu bada santzioa jasoko dugu). Ordua eskatu 948 505 505 telefonoan edo www.navarra.es orrian.