Ekainaren 3an baionako Zizpa gaztetxean mahai ingurua eginen dute GORPUTZAK, LURRALDEAK , ETA ERAKUNDEAK izenburupean:
- Jule Goikoetxea Estatuaren kritika feministatik
- Aurora Iturriotz eta Irene Ormazabal: EAEko berdntasun politiken analisi kritikoa
- Claire Lataillade Ipar Euskal Herriko elkargoan ikuspegi feminista txertatzeko bideak
- Clara Sanchez eta Gemma Tomás Països Catalans-eko prozesuan feministen estrategiak
Damara Velte kazetariak gidatuko du mahai ingurua.
Honako galderak dira erantzun nahi ditugun batzuk: non eta nola garatu dezakegu elkarrekin arrazoitzeko dugun trebezia? Zein erakundek hartu behar du hori bermatzeko ardura? Estaturik behar al dugu? Zer estatu eredu nahi dugu? Nola eraiki dezakegu hori herrigintzari lotuta? Nola ziurtatu komunitatearen ahalmen politiko, ekonomiko eta soziala? Zer boteretze prozesu behar dugu politikoki eragiteko?