Arkitektua da Iruretagoiena eta turismoaz ari da bere arlotik:
Turismoa lurraldearen aberastasunean –lurraldearen baliabide naturalak eta lurraldetasunaren kultura atrakzio bilakatzen ditu– oinarritzen den jarduera ekonomikoa da. Eta promesa egiten du bertako biztanleen irabazpideak handituko dituela. Argudio horietan murgiltzen dira turismoa bultzatzen duten organismoak. “Euskadi-Basque Country” 2020 EAEko Turismoko Plan Estrategikoari begira jarri eta “lurralde marka”, “produktu”, “garapen ekonomiko”, “hazkuntza”, “lehiakortasuna”, “eraginkorra”, “internazionalizazioa” hitzak errepikaturik aurkitzen dira nonahi. Horrek esan nahi du, turismoak marketin logikak aplikatzen dituela lurraldearen gain. Deigarria dena zera da: turismoa lurraldeak dituen balioen ustiapenean oinarrituriko aktibitatea izanik, nola da posible mapa bakar bat bera ere ez agertzea Turismoko Plan Estrategikoan? Datuak “ez-lekutuak” baleude bezala ageri dira txostenean zehar. Marketin hitzak berriz, maileguan hartu dira lurraldearen antolaketa egiteko garaian –eta jakina da lengoaia jakin baten aldeko hautuak duen garrantzia–.
Dena irakurtzeko hemen