ARITZAKUNGO BIDEAN ZABALGUNEAK EGIN DITU UDALAK

Aritzakun aldeko biztanleek eskaturik Baztango Udalak Antsestegitik Mugako lepoko aldeko bidean zortzi zabalgune egin ditu. Aritzakun eta Urritzate aldean hamabortz lagun inguru bizi dira eta bide horrek Lizartzuko bazkaleku komunalerat ematen du eta han diren bi bentetarat ere bai. Mendiko bide estua izanik bi auto gurutzatzea ezinezkoa da. Zabalgune hauek segurtasun gehiago ekarriko dute. Lanak 2.400 euroko inbertsioa suposatu du eta  Altzugaraik egin ditu. Bertzalde Aritzakun aldean ere mendiko lanen barnean udalak Intzulegi inguruan 4 km. alanbre zahar bildu du.