Baztango, Bortzirietako eta Malerrekako
Solaslaguna 2007an sortu zen. Solaslaguna programan euskarazko
mintzamena hobetu nahi duten hiztunak (bidelariak), txukun solastatzen
direnekin (bidelagunak) elkartzen dira talde ttikietan (normalean launaka edo
bortznaka), astean behin eta ordu betez.
Iaz 100 lagun izatera ailegatu ginen eskualdean.
Solaslaguna bezalako programetan
parte hartzen dutenek euskara maila hobetzeaz gain, gehiagotan erabiltzen dute
eta ongi pasatzen dute, saioetan arras gustura egoten direla aipatzen dute.
Euskara ikasten ari diren lagunei
lagundu nahi badiezu, edo zure ahozko euskara maila hobetu nahi baduzu
SOLASLAGUNA da bilatzen duzuna.
Solaslaguna
programan parte hartu nahi baduzu edo programari buruzko informazioa jaso,
aukera polita izanen dugu azaroaren 2an.
Informazio
gehiago:
- 610 920 673 telefonoan
- solaslaguna@topagunea.eus
- http://solaslaguna.blogspot.com
- Baztango Udaleko Euskara Zerbitzua:euskara@baztan.eus edo 948 580 006
- Suinki Euskaltegia AEK: 948 452 471
NOIZ: Azaroaren 2a, 19:00etan
NON: Arizkunenean