Saltatu eta joan eduki nagusira
arranbela

arranbela

Bilatu blogean

Data: azaroa 25, 2017
  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

  • Lortu esteka
  • Facebook
  • X
  • Pinterest
  • Helbide elektronikoa
  • Beste aplikazio batzuetan

Ikusienak

Irudia

(H)ilbeltza betea Baztanen

(H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea heldu da gurera, ilbeltzaren 20tik 26ra bitartean. Bertan, euskal lanen aurkezpenak, solasaldiak, errezitaldiak eta erakusketak jorratuko dituzte, aurten, seigarrenez. Hala ere, egitasmoari hasiera Begoña Durrutyk eman dio 'Bereterretxeren Kanthoria' erakusketarekin, zeina   ilbeltzaren 13tik aitzin zabalik dagoen, ilbeltzaren 26ra bitartean, Arizkunenean. Horace McCoy idazlearen 'Hobe nuen etxean gelditu' liburuari buruzko solasaldi bat jorratuko du astelehenean, urtarrilaren 20an, Fernando Rey itzultzaileak Iruritako Gure Kaiola elkartean, 19.00etatik aurrera. Urtarrilaren 22an, Anizen jarraituko du egitarauak, bertako elkartean, 19.00etan, Amaia Elizaldek gidatuko duen 'Mirande beltza' izeneko hitzaldiaren bitartez. Asteburuan ospatuko dira jarduera gehienak. Ortziralean, urtarrilaren 24an, 19.00etan, 'Quentin Tarantinoren mesanotxeko liburuak' izeneko mintzaldia izanen da Begoña del Tesor...
Irudia

BAZTAN UEMAko 71. UDALERRIA BIHURTU DA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) partaide berria da Baztan joan den larunbatetik, euskararen normalizazioan hizkuntza politika aitzin eramateko helburuarekin.  Azkeneko datuen arabera, Baztanen %75a da euskal hiztuna, eta %12k euskara ulertzen dute baina ez dute solas egiten. UEMAko batzarrean izan ziren Maitane Maritorena eta Maite Oteiza zinegotziak eta  Garbiñe Elizegi alkatea.  Azken honen ustez ustez, euskaraz bizitzeko Nafarroako Gobernuak jartzen dituen trabak ikusita, beharrezkoa da UEMA bezalako erakundeetan egotea eta i nguruko bertze herriak animatzen ditu pauso hori emateko. 
Irudia

URTE ZAHARRARA TANTAZ-TANTA

Abenduaren 31an 70 bat lagun bildu ziren Elizondoko plazan Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
Irudia

Bizitzak ala kapitala

Naomi Kleinek dio kapitalismoa ez zela munduan zehar hedatu demokrazia eta askatasunaren bidez; shock, krisi eta larrialdi bidez baizik. Krisi honetatik nola aterako garen ikusteko dago oraindik. Bi aukera baino ez ditugu: bizitzak ala kapitala.  Ez diezagutela ziria sartu. Autoritarismoaren eta beldurren gainetik, guk zaintza komunitario eta publikoa! 
Blogger zerbitzuak eskainia