ZERRI-MONDONGA IKASTAROA EGIN DUTE AMAIURREN


Aurtengo  Baztango agroekologia eskola herritarraren azkeneko ikastaroa, abenduaren 2an izan zen, Amaiurren hain zuzen ere. Zerri-mondongari buruzko ikastaroa Hazitik Hozie eta Otsondo Elkarteak antolatu zuten eta irakasle gisa Lorentzo Sarratea eta Bittor Jauregi aritu ziren.

Goizeko 9etan hasi eta 13,30ak biztartean, hamalau lagunek parte hartu zuten. Lorentzok, berak hazten dituen Euskal Xerrietariko bat ekarri zuen. Lehenik eta behin hauen eta xerri industrialen arteko ezberdintasunen berri eman zuen, ondoren, xerria nola puskatzen den aipatu zuten, zati bakoitza azalduz, burukia, bortx-hezurra, soloma, xaskia, magra etab.

Puskatze lanak akituta, zatien kontserbazioari buruz aritu ziren, behin eta berriz adieraziz, inguru honetan magrak lehortzeko ditugun zailtasunak; batetik eulia eta bertzetik pipia dela. Biztartean xixtorrak egiteko puskak berexi eta xixtorgaia egin zuten. Egindakoa mahai baten bueltan probatzeaz gain Lorentxok eramandako txorizoa, saltxitxoia eta pate ezberdinak gosaldu zituzten.

Indarberriturik, xixtorrak egin biztartean, ondoko urtetan ikastaro hauei jarraipena ematea komenigarria zela solastatu ziren, hainbertze ikastekoa baitago, nahiz eta argi gelditu etxe bakoitzak bere errezeta duela.