AROZTEGIA, KASU!

Nafarroako Gobernua lagun, PALACIO DE AROZTEGIA SLk baimen guztiak eskuratu ditu Aroztegiako obrekin hasteko. Honek, gaurgero obrak edozein momentutan hasten ahal dituztela erran nahi du. PSISa onartzen denetik enpresek 2 urteko tartea dute obrekin hasteko, data hau pasaturik PSISaren beharra berrikusten ahal da, baino hontakoan Nafarroako gobernuak berriz ere bere borondate politiko eza agertu du aukera hau baztertuaz. Hau dena, Nafarroan hondar urteetan izendatu diren PSIS ak berrikusten dauden testuinguruan kokatu behar delarik. ETA HALA ERE GELDITUKO DUGU!