Hazitik
Hozie elkarteak aurtengo ikasturte hasmentan, haziak prestatu, trukatu eta
baratzeak ez pozoitzeko jardunaldiak antolatu ditu. Azken hau, Martxoaren 22an
Paul Bengoak eta Felipe Etxetxipiak, EHNE sindikatuko bi teknikariak, ederki
azaldu zuten. Solasaldiaren izenburua, “Glifosatoa-Roundup inguruaren pozoiketa
eta jendeen minbizia”.
Glifosatoa Roundup
izenaz ezagutzen den herbizidaren printzipio aktiboa da. Gaur egun erabil
daitekeela zioten Paul eta Felipek, baino Europako hainbait herrialdek jada
eztabaidan dihardute, debekatzeko. Gainera, zenbait ikerketen arabera
pertsonengan minbizia eragiteaz gain lurra eta ura bera ere pozoitzen dute.
Hortaz bada, produktu hau erabili ordez bertze teknikak ere badira. Horien
artean, eskuz moztu edo mekanikoki, mulchinga
etab. Bertzalde, belarrei ezin diogula
“txarra” deitu erran zuten, espezie bakoitzak bere funtzioa baitauka eta
gainera daukagun lurra edo inguruaren kudeaketaren adierazle direla. Beraz
hobeki ezagutu behar dugu daukagun lurra eta hortan eraginez gero seguru aski nahi ditugun belarrak azalduko zaizkigu.
Azken
finean alde batetik Roundupen eta
transgenikoen erabilera, eta bertze aldetik hazien pribatizazioa dira enpresa
haundi hauen diru sarrerak haunditzeko estrategia, eta ez gure uztak hobetzeko.
Eta gisa honetako produktuei zerga haundituz gero guttiago erabiliko lirateke,
merkeegi baitira eragiten duten kaltearekiko. Beraz, azkenik bai Paulek eta bai
Felipek gure lurrak hobeki ezagutu eta bertze teknikak erabiltzeko aipatu
zuten, honela gure lurrak, urak eta nola ez gure osasunak eskertuko bailukete.