"HOZKAILUA" ANTZESLANA IGANDEAN IRURITAN

Artedrama Arte Eszenikoak aurkeztua, HOZKAILUA obra taularatuko dute igandean Iruritako gizarte bilgunean atsaldeko 19:00etan



Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da HOZKAILUA.