ORAINDIK ERE SOLASLAGUNA EGITASMOAN IZENA EMAN DEZAKEZU!

Solaslagunaren ikasturte berriaren izen-emate kanpaina 2017ko urrian hasi genuen. Dagoeneko 8 urte daramatzagu euskaraz solasteko eremu gehiago eskaintzen. Solaslaguna, euskara praktikatu edo praktikatu nahi duten horiei laguntza eman nahi dion orori zabalduta dago. 

Astean ordu batez, taldeak nahi duen leku eta orduan elkartzen dira eta asteroko saioaz gain, hilabetean behin ekintza osagarri bar antolatzen da. Oraindik ere izena eman dezakezu, martxan dagoen talde batean sartuz edo talde berri bat osatuz. 

Zergatik astian ordu bateko konpromisoa hartu? 

 Bertan lotsak eta beldurrak galtzen direlako. 
 Lagun berriak egiten direlako. 
 Bertako euskalkie hobetu egiten delako. 
 Euskara maila hobetu egiten delako. 
 Zure egunerokotasunean erabili ahal izateko tresna egokia delako. 
 Astero zure taldetxoarekin ongi pasatzeaz gain, urtean zehar eskualdeko solaslagunekin ateraldiak izaten direlako. 
 Zure ezagutza banatzeko aukera delako. Ez izan zalantzarik, hau duzu aukera, solaslagunari buruz informazio gehiago nahi baldin baduzu edo izena eman nahi baduzu, gurekin harremanetan jartzea bertzerik ez duzu.

Solaslagunen txokoa: 
610 920 673 - 
solaslaguna@topagunea.eus

Era berean, eskualdeko euskaltegi eta euskara zerbitzuetan izango duzu honen berri.

Animatu eta parte hartu!!